XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Percyk indio bikotea aurkitu zuen han, eta zaunka hasi zen haserre bizian.

Zaunkek suspertuta, tiroka ekin zioten ingelesek, eta Namontack zauritu zuten.

- Oso zauri arraroa da esan zion Kekatak gudariari, herrian.

- Aurpegi zurbilekoek, gure hondartzetan indarrez sartu, gure lurra suntsitu eta ... zauritu egiten gaituzte.

- Mezulariak bidaliko dizkiet beste tribuetako anaiei esan zuen Pohatanek.

- Etsaien aurka borrokatu behar dugu.

- Ez dadila inor zuriengana hurbildu.

- Basatiak dira!

Bitartean, Pocahontasek eta Smithek asko aurreratu zuten hizkuntza arloan.

Eta Londresko kontuak aipatzen zizkion Johnek.

- Zure herria ikusi nahi nuke esan zion.

- Ikusiko duzu erantzun zion Johnek.

- Hiri bat eraiki behar dugu hemen; zubiak, zuhaitzak bezain eraikin garaiak eta ganorazko etxeak egingo ditugu zuentzat.

Hitz haiek samindu egin zuten Pocahontas:

- Nola?

- Gure etxeak oso onak dira, eskerrik asko.